Uztailaren 6an Foru Plazan ohituraz egiten den dantza
leer más...Ekainaren 20an trikitixaren XIII. eguna ospatu zen Iru
leer más...Sanferminetan Ortzadar kalean izanen da, musikaz girot
leer más...Gure elkarteak, eratu zenetik bertatik kultura tradizionalaren elementuen ikerketar eta berreskuratze lanari ekin zion, eta horrek dantza, doinu eta ohiturak berreskuratzera eta gai bakarreko zein eskualde jakinen inguruko –Ebro erribera, Behe Nafarroa, Arakil, Erroibar, Artzibar, Esteribar,...– ikerketak egitera eraman gaitu. 1985. eta 1989. urteen artean, taldeak hainbat inkesta egin zituen Nafarroako herri anitzetan, Nafarroako festa eta folklore etnomusikologikoaren diagnosia izeneko projektuaren barruan. Era berean, zenbait ikerketa egin izan ditugu udal-agiritegietan (Arbizu, Etxarri-Aranatz, Lakuntza, Iruñea,...), bai eta Baionako Euskal Museoaren funtsetan ere
Elkartearen ikerketa-lan gehientsuenak Eusko Ikaskuntzaren Folklore Atalaren Koadernoetan eta, bereziki, Nafarroako Gobernuko Bianako Printzea elkarteak argitaratutako Nafarroako Etnologia eta Etnografia Koadernoak aldizkarietan eman izan dira argitara. Horietako beste artikulu zenbait dagozkien gaiekin loturiko aldizkarietan agertu izan dira: Arabako Aldundikoaren Ohitura, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Narria, Euskal Herriko Txistulari elkartearen Txistulari aldizkariak,...
Ortzadarrek Kultura Tradizionalaren inguruko liburutegi bat dauka, eta seiehunetik gora liburu daude bertan. Horiekin batera, adineko zazpiehun laguni baino gehiagori eginiko elkarrizketekin osatutako landa ikerketek emandako materiala biltzen da bertan. Liburutegia osatze aldera, folklore eta kultura tradizionalaren gaineko aldizkari bilduma interesgarria biltzen ari gara, hainbat eta hainbat elkartek bidalitako publikazioekin. Izan ere, elkarte horiekin guztiekin harreman estua daukagu, eta argitalpenak elkarri trukatu izan dizkiogu.
Musikari dagokionez, Ortzadarrek 500 disko, kasete eta CD baino gehiago dauzka, behar bezala ordenatu eta sailkatuta. Musika bilduma honek elkarteko kideen artean zabaltzeko xedea du, bai eta taldeko sailek bere lanerako euskarri izatekoa ere
Aipatu landa ikerkuntza lanen ondorioz prestatutako idatzizko txostenak, grabazio magnetofonikoak, argazkiak, diapositibak eta bideoak ere gorderik dira, halanola, gure inguru kulturaleko jai ospakizunenak ere.
Egun, etnografiaren inguruko antzinako postal eta argazkien artxibo digitalizatua antolatzen ari gara. Honezkero zazpiehunetik gora irudi dauzkagu sailkaturik, eta bideoan jasotakoak ere sailkatzeko lanetan ari gara.