Joan den abenduaren 24an Ortzadarreko Olentzeroa Iru&n
leer más...Pasa den abenduaren 16an, Ortzadar Elkartearen kidea d
leer más...Iragan Azaroan Ortzadar Elkarteak Bodhran zeltiar musi
leer más...
XVI. Kultura Tradizionalaren gaineko Gai Bakarreko Ikastaroak - 2003ko ikasturtea
Folklorearen alorrean egiten diren lanak bultzatu asmoz, aurten, urtero bezala, Ortzadarrek XVI. Kultura Tradizionalaren gaineko Gai Bakarreko Ikastaroak aurkezten dizkizue. Folklore taldeetako kideen heziketa eskaera eta beharrei erantzun ematea dute helburu.
Jakin badakigu folklore ikuskizunetan berebiziko garrantzia duela herri musika egoki sonorizatzeak, hori dela eta, aurtengo ikastaroan herri musika taldeak sonorizatzen ikasiko dugu eta hau gauzatzeko beharrezko diren teknikak ere ezagutu ditugu.
Izen handiko soinu teknikariek elektronikaren teoriaz eta soinu-ekipoaren muntaiaz oinarrizko ezagutzak irakatsiko dizkigute. Horrezaz gain, musikaren munduko hainbat alorretan luze aritutako aditu baten laguntza izanen dugu, herri musika taldeen sonorizazio berezitasunetan sakonduko duena.
Ikastaroaren edukia honakoa da: