Joan den abenduaren 24an Ortzadarreko Olentzeroa Iru&n
leer más...Pasa den abenduaren 16an, Ortzadar Elkartearen kidea d
leer más...Iragan Azaroan Ortzadar Elkarteak Bodhran zeltiar musi
leer más...
Ikastaro Monografikoen XV. edizioak - 2002 urte
ORTZADAR-ek, Folklorearen alorrean egiten diren ikerketak bultzatu nahian, KULTURA TRADIZIONALAREN GAINEKO IKASTARO MONOGRAFIKOAK sortu ditu. Edozeinek parte hartzeko eginak badira ere, Folklore Taldeetako partaideei zuzendua da batik bat. Ikastaro Monografikoen XV. edizioak musikaz jardungo du, Alboka musika tresna ikastea xede duelarik. 45 lan-orduk osatzen dute ikastaro hau.
Juan Mª Beltranek ( etnomusikologoa eta musika eskolako irakasle, albokari eta txalapartari, ALBOKA musika taldeko partaide denak ) zuzendari lanak eginen ditu ikastaroa gainbegiratuz eta ikasleen lana jarraian segitzeko Hernaniko Musika Eskolako albokari jaioen laguntza izanen dugu.
Ikastaroa larunbatetan eginen da, goizeko 10:00etatik 13:00etara Ortzadar Taldearen aretoan ( Descalzos karrika 65, behea ) otsailaren 16an hasita. Musikan oinarrizko jakintza bat duen orori zuzendua da.
Ikastaroak honako edukiak izanen ditu: