Ortzadar Euskal Folklore Elkartea


Blog berriak

Ikuskizunak

Taldeko dantzari eta musikariek usu ematen dituzten agerraldiez gain, gure elkarteak zenbait ikuskizun eta muntaia eszeniko agertu ditu taulara. Hauexek ditugu azpimarragarrienak:

"ERRIBERA" (1978): Nafar Erriberako makil dantza osoaren agerpena, “dantza” eratzen duten dantzaldi guzti-guztiekin (arku, makil eta zinta dantzak, giza dorreak...) eta protagonista nagusien (“mayoral”, “rabadan”, aingerua, deabrua, eta makil dantzariak) eta bertso bidezko elkarrizketen antzezpenarekin; bertso horiek pikareska eta gizartearen gaineko kritika nabarmenak ziren. Gainera, beste zenbait herri-tradizio biltzen ziren, aurorak eta plaza dantzak kasu.

"TOBERA MOSTRAK" (1984): Behe Nafarroako herri antzezpena, Ortzadarrek antzerki, koreografia eta musika elementu guztiekin berreskuratu zuena, kantu, bertsolaritza eta instrumentazioa barne. Aingeru Epaltzak antzezpen honetarako propio idatzitako “Mugetan irri” idazlana eraman zuten taula gainera. Antzezlana Euskaltzaindiaren kongresuan eta Nafarroako Jaialdietan eman zuten argitara, besteak beste. 30. hamarkadatik euskara hutsean zen lehendabiziko antzezlana izan zen.

"GAUEKO" (1989): Antzerki beltzaren eta itzal antzerkiaren tekniketan oinarritutako folklore ikuskizuna. Musika eta teknikaren laguntzaz lorturiko inguru magikoan, dantzen irudia gailentzen zen. Gauekok, gauaren iratxoak, zuzendutako euskal dantzen berezko mugimendua eta estetika nabarmentzen dute itzalek eta argiek.

"SOINU-DANTZA" (1995): Euskal Herriko bazter eta txoko gehientsuenetako doinu, dantza eta soinu-tresnen konpilazio harilkatua aurkezten ditu muntaia eszeniko honek, egungo ikuskizunen agerpen estetikoa jarraitzen duelarik.

Azken bideoak


Otsaila 2012

LMXJVSD
 
 
1
2
3
4
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29