Uztailaren 6an Foru Plazan ohituraz egiten den dantza
leer más...Ekainaren 20an trikitixaren XIII. eguna ospatu zen Iru
leer más...Sanferminetan Ortzadar kalean izanen da, musikaz girot
leer más...Ikastaro monografikoek erakundeen eskaintza eskasari eta jendearen eskaera zabalari erantzutea izan ditu helburu, hasieratik.
Egindako saioetan, dantza talde eta folklorearen beste alor batzuetan lanean aritzen diren pertsonen kezkak jasotzen ahalegindu gara.
Horregatik, dantza eta musika izan dira gehien aztertu ditugun gaiak. Hala ere, beste zenbait gaik ere tartetxoa izan dute gure ikastaroetan, adibidez, kantua, janzkera, ehoziri lana edo ipuin kontalarien jarduera.
Ikastaro monografikoen gaiak hainbat, eta euren artean osagarriak, izan dira. Hona hemen landu izan diren alorrak:
| Urtea | Gaia |
|---|---|
| 1988 | Txalaparta: hasiera maila |
| 1989 | Txalaparta: sakontze maila |
| 1990 | Alboka |
| 1991 | Ikerketa etnografikorako teknikak: Folklorea eta haren lan metodologiaren hastapenak |
| 1992 | Dantza teknika |
| 1993 | Antzezpen folklorikoen taularatzea: "Antzezpen folklorikoen teknologia" |
| 1994 | Abesti tradizionala eta ahozko literatura: "Ahozko literatura Euskal Kontuetan |
| 1995 | Dantzen irakaskuntza: "Gipuzkoako ezpata dantza" |
| 1996 | Txalaparta III |
| 1997 | Janzkera: "Jantzigintza tradizionala, eta ehoziri lana" |
| 1998 | Abesti tradizionala eta ahozko literatura: Kontuak |
| 1999 | Dantza tradizional, gorputz adierazpen eta sormen mugimenduen oinarriak |
| 2000 | Bat-batekotasuna, koreografia eta gai eszenikoen hizkuntza |
| 2001 | Dantzen irakaskuntza: "Zuberoako Maskaradako dantzak" |
| 2002 | Alboka |
| 2003 | Herri musikaren sonorizazioa |
| 2004 | Aintzinako orrazkeren ikastaroa |
| 2005 | Baztango mutildantzak |
| 2008 | Pandero Ikastaroa |
Ikastaro hauetako batzuk euskaraz nahi elebiz (euskaraz eta gaztelaniaz) egin izan. Guztira, 1.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte, eta kasu batzuetan, musika tresna tradizionalen gainekoetan adibidez, musika talde berri egonkorrak sortzeko abiapuntu izan dira.